Udalekuen eskaintza 2011-2019 urteen bitartean jaiotako haurrei eginen zaie. Bortzirietako udalerriren batean erroldatuek edota bertako ikastetxeetako ikasleak izan beharko dira haurrak. Udalekuak euskaraz direnez, parte hartzaileek D edo B ereduan ikasi behar dute. Gainera, Mankomunitateak baldintza horiek egiaztatzeko behar diren agiriak eskatuko ditu, udal eta ikastetxe bakoitzean.
Izen emateko epea bukatu ondotik plazak soberan izanez gero, Bortzirietan erroldatuak ez diren edota bertako ikastetxeetako ikasleak ez diren haurrak matrikulatu ahal izanen dira, baina ezinbertzeko baldintza izanen da D edo B ikas ereduetan matrikulatuak egotea. Hori egiaztatzea familiari dagokio.
Behar bereziak dituzten haurrentzako 3 plaza gordeko dira. Haur horiek begirale bana behar dutela erabakitzeko orduan osasun eta hezkuntza arloko profesionalek aurkeztutako txostenak hartuko dira aintzat. Adinari dagokionez, 15 urte bitartekoek parte hartzen ahal dute (2008-2019 bitartean jaiotakoek). Izen emana ahala beteko dira plazak.
Udalekuetako egutegia
Arantzan, Beran, Etxalarren eta Igantzin udalekuak uztailaren 3tik 28ra biak barne izanen dituzte. 10:00-13:00 bitartean, eta asteka izena emateko aukera izanen dute. Lesakan, aldiz, uztailaren 11n hasi eta abuztuaren 25an bukatuko dira, zazpi aste denera. Kasu honetan ordutegia 09:00-13:00ak artekoa izanen da, eta asteka apuntatzeko aukera ere izanen da.
Herri guztietan herriko eskolan elkartuko dira, Beran izan ezik. Bertan Ricardo Baroja eskolaz gain, Labiaga Ikastolan ere ibiliko baitira haurrak.
Prezioari dagokionez, Arantzan, Beran, Etxalarren eta Igantzin astean 15 orduko jarduna izanen dute, eta ondoko prezioak izanen dira:
Aste 1 | 2 aste | 3 aste | 4 aste | |
Ume 1 | 22,50 € | 45,00 € | 67,50 € | 90,00 € |
2 anai-arreba (-%15) | 38,25 € | 76,50 € | 114,75 € | 153,00 € |
3+ anai-arreba (-%30) | 47,25 € | 94,50 € | 141,75 € | 189,00 € |
Lesakan, aldiz, astean 20 orduz elkartuko dira, eta hauek dira prezioak:
Aste bat | 2 aste | 3 aste | 4 aste | 5 aste | 6 aste | 7 aste | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Ume bat | 30,00 € | 60,00 € | 90,00 € | 120,00 € | 150,00 € | 180,00 € | 210,00 € |
2 senide (-%15) | 51,00 € | 102,00 € | 153,00 € | 204,00 € | 225,00 € | 306,00 € | 357,00 € |
3 senide edo + (-%30) | 63,00 € | 126,00 € | 189,00 € | 252,00 € | 315,00 € | 378,00 € | 441,00 € |
Behar bereziak dituzten familientzako prezioak:
Behar ekonomikoak dituzten familiek prezio horien gainean % 50eko deskontua izanen dute. Hori baloratzeko izena eman ondotik gizarte zerbitzuekin harremanetan jarri behar dute, bertan balorazioa egin dezaten (948635036).
Udalekuei buruzko araudia hemen aurkitu daiteke.