Elkarretaratzea eginen dute bihar Beran Orioko hilketa matxista salatzeko

Asteazkenean Orion izandako hilketa matxista salatzeko karrikara ateratzeko deia egin dute Beran ere. Berako Goldatz Talde Feministak deituta, elkarretaratzea eginen dute bihar, ortziralea, 20:00etan Berako Mukixu zubian 'Erasorik ez, erantzunik gabe' lelopean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun