Nafarroako Antzoki Sareak antolatutako Sendaberri proiektuaren barne, Martxel Rodriguez Etxabide lesakarra zuzendari duen Led Silhouette dantza konpainiak Creepy Crawly dantza garaikide emanaldia eskainiko du maiatzaren 20an, larunbatean 19:00etan Lesakako Harriondoa kultur etxean. Sarrerak dagoeneko salgai daude Lesakako udalaren webgunean.
Crrepy Crawly
Emozioen adierazpenaren kontrola umeak ikasi beharreko lehenengo ikasgaietako bat da. Gizonak negarra erreprimitu behar du, ezin du gehiegizko maitasun adierazpenik egin jendaurrean, menderatzailea izan beharra du eta batzuetan baita mespretxagarria ere.
Laburbilduz, indartsua izan behar du, pertsona hauskor eta ahuletatik urrunduz, maiz iseken jo-puntua direnengandik bereiziz. Begiratzen ez gaituztenean eta behatuak sentitzen ez garenean, eroso sentitzen gara eta gure zaurgarritasuna azaleratzen da, konfiantzazko pertsonen aurrean garen bezalakoak agertzen gara eta gure ahalke afektibo nahiz gorputzezkoetatik askatzen gara.
Fitxa artistikoa
Zuzendaritza: Jon López, Martxel Rodriguez
Antzezleak: Edoardo Ramírez, Marcos Martincano, Martxel Rodriguez
Musika: Led Silhouette
Argazkiak eta bideoa: Salinas Agencia, Fernando Moreno
Laguntzaileak: Centro Cultural Eduardo Urculo, Gipuzkoako Dantzagunea, INAEM, Compañía Nacional de Danza