Udarako bi turismo teknikari kontratatu nahi ditu Berako udalak

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 17a, 19:00

Udarako bi turismo teknikari kontratatuko ditu Berako udalak.

Berako udalak bi turismo teknikari kontratatu behar ditu hiru hilabeterako, 2023ko ekainaren 13tik irailaren 12ra. Eskabideak maiatzaren 24ko, heldu den asteazkeneko 13:30 baino lehen aurkeztu behar dira Berako Herriko Etxean.

Hautagaiak enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egon behar dira Nafar Lansareko enplegu bulego batean eta dagokion zundaketan sartuak. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko abisua jaso dutenek eskaera aurkeztu behar dute Berako herriko etxean, deialdian zehazten den dokumentazioarekin batera, maiatzaren 24ko 13:30 arte.

Kontratazio hauei dagokien deialdia ikusgai dago Berako udalaren web orrian eta iragarki taulan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun