Erizain aritzeko, erizaintzan diplomatua edo graduatua den pertsona behar dute. Mugagabeko kontratua eskainiko zaio, oposizio-lehiaketa bitartez lanpostua betetzen den arte. Astelehenetik ortziralera goizez ariko litzateke.
Sukaldari aritzeko bi lanpostu ere eskaini dituzte. Ez dute ikasketa berezirik eskatzen, baina sukaldeko esperientzia baloratuko da. Menuak eta eskariak egiteaz eta lanpostuari dagozkion lanak egiteaz arduratuko da. Zahar Etxean oporraldiak eta bajak ordezkatzeko kontratua izanen da, lanaldi osoan edo partzialean.
Laguntzaile aritzeko ere bi lanpostu eskaintzen dituzte, eguneroko jardueretan adinekoei laguntza eman, familiei arreta eman edo erizainei laguntzeko. Erizaintzako zainketa osagarriak, laguntza soziosanitarioko teknikaria edo gizarte erakundeetan mendekotasuna duten pertsonei laguntza soziosanitarioa emateko lanbide ziurtagiria eskatuko da, baina itulaziorik gabeko izangaiak ere baloratuko dituzte. Goizez, arratsaldez, edo izangaiak prest badaude, gauez ere, lan egin daiteke.
Curriculumak andramari@lesaka.eus edo tsocial@lesaka.eus helbide elektronikoetan aurkeztu behar dira.