Pizza dastatzeaz gainera, tragoxkak hartzeko eta musikaz alaitutako arratsaldeaz gozatzeko aukera paregabea izanen dute oraingo honetan ere Biltoki elkartean.
Ortzirale honetan, maiatzak 19, Igantziko Biltokin pizza gaua prestatu dute. Dojo Seiryu taldeak antolatuta, 20:30ean emanen zaio hasiera italiar sukaldariak prestatutako pizza jateari. Biltoki Elkarteak ostatua ere zabalduko du eta nahi duen guztiarentzat gonbidapena luzatuta dago
Pizza dastatzeaz gainera, tragoxkak hartzeko eta musikaz alaitutako arratsaldeaz gozatzeko aukera paregabea izanen dute oraingo honetan ere Biltoki elkartean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.