Bi korrale eginen dira, berri bat Igaraburuko lepoan eta gaur egun Xokibin dagoen korralea berritu eta egokituko da.
Bertzetik, Banartan kanadiar pasabide bat paratuko dute, animaliak herri aldera jaitsi ez daitezen. Animaliak bertan ez trabatzeko prestatua egonen da pasabidea.
Azkenik Itxaszelaietako bidean kilometro bat egokituko da, zola leunduz eta kuneta eta ubideak garbituz.