Adolfo Araiz parlamentariarekin ekitaldia eginen du Lesakako EH Bilduk ortzegunean

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 16a, 10:30

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeei begira, hainbat hitzordu antolatu ditu Lesakako EH Bilduk egun hauetarako. Hitzaldiak, eztabaidak eta pintxo pote musikatua eginen ditu Plaza Zaharreko 27. zenbakian prestatu duen lokalean. Horrez gain, Adolfo Araiz Nafarroako Gobernuko parlamentariarekin ekitaldia eginen dute ortzegun arratsaldean.

Lesakako EH Bilduk joan den ortziralean ireki zuen hauteskundeei begira Plaza Zaharra 27n egokitu duen lokala, eta aldi berean, maiatzaren 26ra bitarte antolatu dituen hitzorduen berri eman zuen. Lokala 26ra arte irekia izanen dute, astegunez 16:30etik 20:30era eta larunbatetan 10:30etik 13:00etara.

Kanpainako hitzorduak
  • Goiener kooperatibaren hitzaldia. Atzo, maiatzaren 15a, energia komunitateei buruz aritzekoak ziren.
  • Mugikortasuna: Gaur, maiatzaren 16a, 19:00etan mugikortasunari buruz aritzeko bilduko dira Plaza Zaharreko lokalean.
  • Kirola: Bihar, maiatzaren 17a, kirola izanen dute hizpide, 19:00etan.
  • Ekitaldia: Ortzegunean, Plaza Zaharrean ekitaldia eginen dute Ladis Satrustegi EH Bilduren Lesakako alkategaiarekin eta Adolfo Araiz Nafarroako Gobernuko parlamentariarekin. 18:30ean elkartuko dira.
  • Zaintza: ortziralean zaintzari buruz aritzeko bilduko dira 19:00etan.
  • Gazteak: Igandean, maiatzaren 21ean, gazteekin bilera eginen dute 16:30ean.
  • Ekintzailetza: Maiatzaren 22an Leitzako Mimukaikoak ekintzailetzari buruz aritzeko gonbidatu dituzte. 18:30ean egin dute hitzordua.
  • Mendia eta auzolana: Maiatzaren 23an 19:00etan mendiaz eta auzolanaz ariko dira, 19:00etan.
  • Alkaiaga eta Zalain Zoko: Maiatzaren 24an zelaian 19:45ean bilduko dira.
  • Bertako ekoizleak: Ekoizleengana ere hurbildu nahi du EH Bilduk eta hilaren 25ean 19:00etan egin du deialdia.
  • Pintxo pote musikatua: Kanpaina borobiltzeko 19:00etan lokalean geldituko dira eta 20:30ean Plaza Zaharretik abiatuta pintxo pote musikatua eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun