Berako EH Bilduk ere kanpaina ekitaldia egin zuen ortziralean

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 15a, 18:00

Hauteskundeei begira, Berako EH Bilduk mitina egin zuen joan den ortziralean herrian. Ekhiñe Zapiainek aurkeztu zuen ekitaldia, eta Aitor Elexpuru alkateak azken agintaldian egindakoaz eta etorkizunera begira dituzten asmoaz mintzatu zen. Adolfo Araiz Nafarroako zerrendan bigarrenak ere hitza hartu zuen eta Nafarroa mailan dituzten helburuak azaldu zituen. Azkenik, talde argazkia egin zuten herritarrekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun