Astelehenetik igandera, 10:00etatik 13:00etara egin daiteke eskaera Berako kiroldegian edo eskaera eta dokumentazioa info@sastrakokirola.eus helbidera bidaliz. Hautatutako pertsona ekainaren 6an lanean hastea aurreikusi dute.
Udako denboraldian Berako udal-igerilekuan lanaldi osoan aritzeko sorosle eta harrerako lanposturako pertsona bat kontratatu nahi du Sastrako Kirol Zerbitzuak. Lan-eskaintzaren tramitazioa Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Doneztebeko Agentziaren bidez eginen da eta interesdunek maiatzaren 21eko 13:00 arte aurkeztu ahal izanen dituzte eskabideak Berako kiroldegian.
Astelehenetik igandera, 10:00etatik 13:00etara egin daiteke eskaera Berako kiroldegian edo eskaera eta dokumentazioa info@sastrakokirola.eus helbidera bidaliz. Hautatutako pertsona ekainaren 6an lanean hastea aurreikusi dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.