Etxalarko Udalak bi deialdi egin ditu udari begira; udal igerilekuaren funtzionamendu lanak esleitzeko eta sorosle lanetan aritzeko. Funtzionamendu lanetan aritzeko bi pertsona kontratatuko dituzte, ostatua eta sarrerak kudeatzeko, eta sorosle lanetan aritzeko bertze bi lagun hartuko dituzte.
Bi deialdien baldintzak udalaren webgunean eta udaletxean daude eskuragarri. Interesdunek maiatzaren 30eko 14:00ak arte izanen dute udaletxean eskaerak aurkezteko epea.