Lizarrara bidaia antolatu du Lesakako jubilatu elkarteak maiatzaren 18rako

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 12a, 13:30
Lizarra bisitatzeko eta ezagutzeko aukera izanen dute datorren ortzegunean San Fermin elkarteko jubilatuek.

Txartelak eskuratzeko hondarreko eguna larunbata izanen da

Lesakako San Fermin elkarteak Lizarrara bidaia antolatu du maiatzaren 18an. Irteera honetarako txartelak hartzeko azken eguna maiatzaren 13an, larunbata izanen da. San Fermin elkarteko bazkideek 32 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 35 euro.

Autobusa maiatzaren 18an, ortzegunean 08:15ean, abiatuko da Lesakatik eta hamaiketakoaren ondotik, Lizarrako azoka bisitatuko dute. Gero, bazkaria izanen dute Irache jatetxean honako menu honekin: Bakailao eta pikillo entsalada, bieiraz betetako hostorea, abakando-krema eta aukeran, legatz-xerra saltsan, bakailaoa eta piperrada, oilasko errea edo txerri-ukondo errea. Postrerako mamia eta intxaurrak izanen dituzte eta gero, kafea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun