Bertako ekoizleen merkatua eginen dute bihar Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 12a, 14:00

Hilabetero bezala, maiatzaren 13an bertako ekoizleen merkatua eginen dute Beralandetan 10:30etik 13:30era. Eguraldi ona bada kanpoaldean eginen dute, eta txarra bada, aldiz, barrenean. 

Merkatuan eskualdeko ekoizleak egonen dira, gasna, eztia, ukenduak, arroltzeak... saltzen. Ekoizleekin zuzeneko harremana izateko aukera ematen du, beraien produktuei buruz, lan egiteko moduari buruz... lehen pertsonan mintzatu ahal izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun