Lesakako EH Bilduk lokala prestatu du hauteskunde kanpainan zehar herritarrekin harreman zuzena izateko, baita dituzten erronkak herritarrekin elkarbanatzeko. Plaza Zaharren 27. zenbakian dago lokala eta inaugurazio ekitaldia maiatzaren 12an, ortziralean 19:00etan eginen dute. Programaren aurkezpena eta lokalaren irekiera eginen dute.