Igantziko igerilekua kudeatzeko proposamenak maiatzaren 16ra arte aurkez daitezke

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 11a, 14:00

Igantziki igerilekua kudeatzeko proposamenak maiatzaren 16ra arte aurkez daitezke.

Hiru hilabetez egonen da irekia, ekainaren 10etik buruilaren 10era arte eta hori kudeatzeko lanen kontratuaren esleipena egin du udalak

Eguraldiaren aldetik udaberri-uda giroa nabaritzen hasiak garen honetan Igantzin ere prestatzen ari dira eta Igantziko Udalak igerilekuko udako kudeaketaren lanen kontratuaren esleipena plazaratu du. Lan hau egin nahi duenak proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 3tik 16ra irekia du.

Egin beharreko lanak, berriz, honako izanen dira: Igerilekuko komunak eta aldagelak garbitzea, eta leihatila eta ostatuaren kudeaketa. Igerilekua hiru hilabetez, ekainaren 10etik buruilaren 10era arte, irekia egotea aurreikusita dago eta 1.500 euroko (BEZa barne) diru-laguntza paratuko du udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun