Berako Toki Onako ikasleek matematikan maila bikaina dutela erakutsi dute azken egunotan. Maiatzaren 6an 2. DBHko ikasleei bideraturako Matematika Olinpiadak jokatu zituzten San Adriango institutuan, eta Nafarroako 150 bat ikasleren artean, Toki Onako Xabier Ortegok eta Oier Barcenillak parte hartu zuen. Bi orduko lanaren ondotik, Xabier Ortego eta berarekin aritu zen Mattin Oiartzun txapeldun izendatu zituzten. Orain, ekainaren 23tik 26ra Tenerifen eginen den olinpiadetan Nafarroa ordezkatuko dute Anne Cedron txapeldunordearekin batera. Zorionak!
Honez gain, Nafarroa mailan antolatzen den Inkesten eta esperimentuen kabia lehiaketan parte hartu dute 1. DBHko Ixaro Elgorriagak, Ander Laburuk eta Asier Telletxeak. Lehiaketan, proiektuen bidez, estatistika eta ikerketa lan operatiboak sustatu nahi dituzte. Hiru ikasleek 'Inklusioa' proiektua aurkeztu zuten eta finalera ailegatzea lortu zuten, apirilaren 27an Nafarroako Unibertsitatean egin zena. Aurkezpen bikaina egin zuen taldeak eta lehenbiziko hiruen artean gelditu ziren. Zorionak hirukote!