Lesakako Gazte Eguna maiatzaren 13an ospatuko dute

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 10a, 13:30
Ohi bezala, plazako bazkalondoan jokoak izanen dituzte Lesakako Gazte Egunean.

Buruztanka Gaztetxeak egitarau zabala prestatu du eta bazkarirako txartelak eta kamiseta eskuratzeko hondarreko eguna gaur izanen da

Buruztanka Gaztetxeak antolatutako Lesakako Gazte Eguna maiatzaren 13an, larunbatean ospatuko dute. Egitarau zabala prestatu dute aurten ere eta bazkarirako txartela eta kamiseta eskuratzeko azken eguna gaur izanen da.

Lesakako Gazte Egunak egitarau zabala izanen du. Larunbatean 09:00etan gosaria izanen dute. 11:00 aldera Non eta nola gaude? hitzaldia. 12:30ean poteoan hasiko dira eta 15:00etan bazkaria izanen dute plazan. Bazkarirako txartelak eta kamisetak Arranon eskuratzeko hondarreko eguna maiatzaren 10a, asteazkena izanen da, 20 euroren truke.

Bazkalondoan jokoak izanen dituzte plazan. 20:00etan OstiKda elektrotxaranga ibiliko da eta 23:00etan Gabezin taldearekin kontzertua plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun