Berako Ricardo Baroja eskolako ikasleak San Jose adinekoen egoitzakoekin elkartu dira

Ttipi-Ttapa 2023ko maiatzaren 10a

Azken hilabeteetan Berako Ricardo Baroja eskolako 3. zikloko ikasleak hainbat aldiz San Jose Zahar Etxera joan dira bisitan, han bizi direnen bizimodua ezagutu nahian. Kontatu dutenez, «hagitz hartu-eman polita sortu da haurren eta  egoitzako egoiliarren artean». Azkeneko asteetan, gainera, eskolara hamaiketakoa jatera ere gonbidatu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun