Zentral eolikoak eskualdean

Lur ez urbanizagarrian energia berriztagarrien plantak paratzeko obra lizentziak etetea erabaki du Arantzako Udalak

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 10a, 10:30

Arantzako hirigintza antolamenduan aldaketa aztertu eta egiten den bitartean herriko lur ez urbanizagarrian energia berriztagarrien plantak paratzeko obra baimenak etetearen alde egin du Arantzako Udalak. Gisa honetara, «araudi egokia» egin nahi du.

Arantzako Udalak apirilaren 27an egindako osoko bilkura arruntean hartu zuen erabakia, lur ez urbanizagarrian energia berriztagarrien plantak paratzea arautu ahal izateko, eta herriko hirigintza antolamendua aldatzeko hartu beharreko denboran egonen da indarrean, hau da, gehienez, urtebetez. Gaineratu duenez, udalaren asmoa «lur ez urbanizagarria egoki arautzea» da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun