Salvador Yanci zenaren omenez zortzigarren aldiz bizikleta ibilaldia antolatu du Beti Gaztek maiatzaren 14rako. Izena emateko aukera irekia dago hilaren 12ra arte kirolprobak.com webgunean. Txirrindulariak maiatzaren 14an, igandean 08:30ean abiatuko dira Plaza Zaharretik. 118,26 km luze eta 1.473 metroko desnibela duen ibilbidea da.