Lesakako kiroldegirako lan eskaintza deialdiak egin dituzte

Lesakako kiroldegia kudeaten duen Oilartegi enpresa publikorako zenbait lan eskaintza egin ditu udalak.

Enpresa publikoko gerentea ordezkatzeko eta soroslea, instalazioak garbitzeko eta jendeari arreta emateko lan-poltsa sortzeko

Lesakako Udalak, oposizio-lehiaketa bidez kiroldegia kudeatzen duen Oilartegi SLU enpresa publikoko gerentea ordezkatzeko eta soroslea, enpresa publikoaren instalazioak garbitzeko eta jendeari arreta emateko langileen lan-poltsa sortzeko deialdiak atera ditu. Eskaintza guztietarako proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 15ean, astelehenean 15:00etan bukatuko da. Informazio gehiago hemen

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun