Gure Txokoako kirolaria den Rafa Pombar txirrindulari beratarrak, Marokoko Titan Desert BTT proba bukatu du. Sei etapa ditu proba gogor honek eta guztira 626 kilometro luze eta 7.000 metro positiboko ibilbidea osatu behar izan du Berako txirrindulariak basamortuan zehar. Pombar 160. postuan sailkatu da sailkapen orokorrean, 28. beteranoen bere mailan.