Berako Isidoro Fagoaga Musika eskolako Xuban Lasagak, Aiert Iantzik, ,Xabier Suasnavasek, Mikel Ugaldek, Ekai Dozagaratek eta Elorri Goñik hartu zuten parte kontzertuan eta beraiekin batera baita beren irakasle Mari Jose Gaztelumendik ere.
Jotako kantuak mendia, natura eta harriarekin zerikusia zutenak izan ziren: Mendian gora, Artzaina, Ortzian izar ederra, Txoria Txori...
Emanaldia Iñaki Perurenak aurkeztu zuen eta kantuen artetan hainbat esplikazio interesgarri eman zituen. Amaieran, kanpoan duen katapultarekin denen harridura lortu zuen.
Egun ederra izan zen txistulari gazteentzat!