Bortzirietako VI. Abesbatzen topaketa eginen dute maiatzaren 13an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 9a, 09:00
Giltzarri abesbatzak seigarren aldiz antolatu du Bortzirietako topaketa.

Topaketa antolatzen duen Giltzarri abesbatzarekin batera, Hernaniko Kantuz eta Erriberriko Coral Olitense ariko dira kantuan larunbatean 20:00ean hasita Harriondoan

Giltzarri abesbatzak antolatuta Bortzirietako VI. abesbatzen topaketa eginen da maiatzaren 13an, larunbatean 20:00etan Lesakako Harriondoa kultur etxean.  Giltzarri abesbatzarekin batera Hernaniko Kantuz abesbatza eta Erriberriko Coral Olitense kantuan ariko dira.

Kantuz abesbatza

Kantuz Abesbatza 1989ko amaieran sortu zen Hernanin, Jaione Eskuderoren eskutik. Abesbatzako partaideen asmoa herrikoia izatea zenez, 1990eko Santa Ageda bezperan egin zuen bere lehen irteera.  Helburuari eutsiz, herriko kultur ekintzetan parte hartzen dute (Herriko festak, Gabonak, Santa Zezilia, Santa Ageda, San Joan jaietako iragarpen kontzertua, eta herrian sortzen diren eskaera desberdinei erantzuten diete).

  1. urtean Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteko partaide izateko erabakia hartu zuten.
  2. urtean, Javier Zubimendik hartu zuen zuzendaritzaren erreleboa. 2003. urtean, Amaia Sasianek hartu zuen batuta, 2007ra arte. Ordutik, Igor Arroyok zuzentzen du Kantuz Abesbatza.

Urte guzti hauetan zehar, leku asko biditatzeko aukera izan dute, bai Euskal Herrian, zein Euskal Herritik kanpo (Aragoi, Kataluniaa, Sevilla, Pornic, Italia…)

  1. urtean, abesbatzak 25. Urteurrena ospatu zuen. Herriko abesbatzak gonbidatu zituen urte osoko kontzertuetara: Sakroa, Santa Ageda, Kantuz Eguna…..

Urteko kontzertu nagusiena, Mediterraneoan zehar egindako itsas bidaian emandakoa izan zen.

Bertze zenbait ekintzetan ere parte hartu izan dute: Sagardoa Bidegile dokumentalean irudia eta musika jarriz, ETBko   Oh happy day lehiaketan, Egunkaria Festan, Bai Euskarari, Gure esku dago, etab.

Azken urte hauetako egoerari aurre egiteko eta abesbatza bizirik mantentzeko bideo eta grabaketak egin dituzte, abesbatzaren izaera herrikoia mantenduz eta ilusioa berpiztuz.

Coral Olitense

Erriberriko Coral Olitense 1984an sortu zen, 1956an sortutako Orfeón Olitense abesbatzaren berregituraketa baten ondorioz. Gaur egun 40 abeslari osatzen dute. Julian Montoya, Carlos pellejero eta Cristina Bergasaren lekukoa hartuz, 2010eko urtarriletik honat Javier Etxarri Lopez da zuzendaria. Urte hauetan, Nafarroako hainbat lekutan ez ezik, Madril, Donostia, Vigo, Pontevedra eta Burgosen izan da, eta estatuko mugetatik kanpo, Vienan, Erroman, Parisen eta Alemanian. Azken urteetan, Erriberri Hiriko Abesbatzen Topaketa antolatzen du.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun