Goizean, urteko batzarra egin zuten Beralandetan. Mugimenduak Orain arte egindakoaz, eta etorkizuneko asmoez eta planez mintzatu ziren, eta ondotik, Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Bidasoko euskararen eta kulturaren azokan parte hartu zuten.
Azokan euskarazko 15 proiektu berritzaile aurkeztu zituzten, eta tartean Bor-bor Euskaltzaleen Mugimenduak bere proiektua aurkeztu zuten.
Musika, bertsolariak eta jan edatekoa ere izan zituzten azokan.