Maiatzaren 6a aspalditik egutegian gorriz markatuta zeukaten etxalartarrek. Aurten eguraldia lagun, laurehun mendizale etorri ziren inguruko herrietatik eta baita Iparraldetik, Nafarroatik eta Gipuzkoatik ere. Aitzineko lau edizioetan bezala, aurtengoan ere bi ibilbide prest zituzten aukeran (motza 24,2 kilometro eta 1.510 metroko desnibelarekin eta luzea 28,2 kilometro luze eta 1.725 metroko desnibelarekin). Bada, 177 mendizalek ibilaldi laburra hautatu zuten eta 223k luzea. Dena den, bi ibilbideak Herriko Plazan hasi eta akabatu ziren.
Altxata Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie egunean bertan laguntzen aritu ziren 80-90 boluntarioei.