Eskualdeko futbol taldeei dagokienez, Gipuzkoako eta Euskal Herriko Federazioan ari direnak bakarrik aritu dira asteburu honetan, Osasuna futbol taldeak Sevillan jokatu duen Erregearen Kopako finala dela eta, Nafarroako Futbol Federazioak gibeleratu egin baitu jardunaldia. Honela, aipagarria da Beti Gazteko gizonezkoen talde nagusiak Zumarragan lortutako berdinketa, hiru jardunaldiren faltan Gipuzkoako ohorezko maila mantenduko duela segurtatu baitu matematikoki. Emakumeen taldeak galdu egin zuen Real Sociedad C taldearen kontra. Gure Txokoako talde nagusiak ere garaipena lortu zuen Donostian.
FUTBOLA
Gipuzkoako Ohorezko maila
- Urola 0 - Beti Gazte 0
Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako kopa
- Atotxa River FC 1 - Gure Txokoa 2 (Mikel Esnaolaren golak)
Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila
- Beti Gazte 1 (Rakel Lasaga) – Real Sociedad C 5
Jubenilak Euskal Liga
- Galdakao CD 2 - Beti Gazte 1 (Iker Irigoien)
Gipuzkoako jubenilen gorengoen maila
- Real Union B 0 - Gure Txokoa 2 (Martxel Matxikote eta Unai Garro)
Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopa
- Gure Txokoa B 2 (Luka Trilloren golak) – Euskalduna B 2
Gipuzkoako kadeteen gorengo maila
- Gure Txokoa 3 (Mattin Perez, Inhar Taberna eta Ioris Barinaga) – Vasconia C 0
- Martutene 11 - Beti Gazte 0
Nafarroako emakume kadete infantilak
- Beti Gazte 3 (Onintze Iparragirre, Saioa Etxegarai eta Leire Ariztegi) – Baztan 0
Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopa
- Gure Txokoa 8 (Xan Villameak 2, Ibai Matxikotek 2, Xiker Ruizek 2 eta Unax Aizpuruk 2) – Arrupe Chaminade B 2
- Beti Gazte 4 (Joseba Rodriguezek 2, Asier Mutuberria eta Ulises Sarasua) – Orereta Kafea B 1
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!