Euskararen transmisioaren inguruko lanketa egin dute Bortzirietako ikastetxeetan Borborraldiaren barrenean

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 5a, 13:30

'Euskararen udaberria piztu Borborraldia' lelopean, euskaren inguruko kontzientzia hartzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu azken asteetan Bor-bor Bortzirietako Euskaltzaleen Mugimenduak. Ekintza horien artean, Bortzirietako ikastetxeetako gurasoekin euskararen erabilera eta transmisioaren inguruko lanketa egin dute. Lanketa horretan bildutako hainbat testigantza bildu dituzte bideoan. 

Bihar bukatuko da Borborraldia Beran eginen duten akabaila bestan. 10:00etan Beralandetan urteko batzarra eginen dute, eta ondotik, Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta Bidasoko euskararen eta kulturaren azokan segituko du egitarauak. Bertan euskarazko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte, eta musika, bertsolariak, jatekoa eta edatekoa izanen da.

Besta bukatzeko, DJ Bullek girotuko du giroa. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun