Asteartean, maiatzaren 9an, Transformatzen dokumentalaren emanaldia izanen da 18:00etan Beralandetan. Dokumentalak hau eta gazteen transexualitatea du hizpide, eta hainbat testigantzak osatzen dute. Emanaldiaren ondotik, Naizeneko elkarteko kideen beren testigantza emanen dute.
Maiatzaren 26an izanen du segida egitarauak, Etxalarko Kultur Etxean Garazi San Martinek interpretatuko duen bihotz, bi hots, bi txotx! bakarrizketarekin. 19:00etan izanen da. Maitasun erromantikoari kritika sakona da bakarrizketa, eta horren ildora hainbat gai ukituko ditu: polimaitasuna, espazioen gestioa, mugak, sare sozialak... Dena bizipen bollero batetik.
Ekainaren 30ean, ortzeguna izanen da azken ekitaldia. Zinegoak jaialdiko film laburren emanaldia izanen da Berako Beralandetan 20:0e0tan. Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia da Zinegoak eta bertako film laburren aukeraketa emanen dute.