Borborraldiaren akabaila besta eginen dute larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 4a, 14:30
Larunbatean eginen dute Beran Borborraldiaren akabila besta

Apirilaren 19an hasi zen, eta larunbatean bukatuko da Bor-bor Bortzirietako Euskaltzaleen Mugimenduaren ekintza zikloa Beran. 'Euskararen udaberria, piztu borborraldia' izenpenean hamaika ekintza egin dituzte azken bi asteetan. 

10:00etan Beralandetan elkartuko dira, eta bertan Bor-Borren urteko batzarra eginen dute. Bilera bukatu ondotik, 11:30ean, Bidasoko Euskararen eta Kulturaren azoka izanen da Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta, eta bertan parte hartuko dute Bor-borreko kideek. Azokan postuak, eta euskarazko 15 proiekturen aurkezpenak izanen dira, tartean baita Bor-bor mugimenduarena ere. 

Eguerditik aitzinera, jan edanerako aukera izanen da Toki Ona institutuko estalpean, eta bazkaria ere izanen da. Horretarako, otorduetarako txartela egunean berean erosi beharko da. Besta bukatzeko, DJ Bullek girotuko du giroa. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun