Berako eta Lesakako Kultur Etxeen ekipamendua hobetzeko dirulaguntzak hartu dituzte bi herriek

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 4a, 12:30

Berako eta Lesakako Udalek, bi herrietako kultur etxeetako ekipamendua hobetzeko dirulaguntzak jaso dituzte Europako Next Generation diru funtsetik. Berako udalak 18.523 euroko laguntza hartuko du eta Lesakakoak, aldiz, 23.739 eurokoa.

Dirulaguntzaren helburua modernizazio digitala, trantsizio berdea eta espazio eszenikoen eta musikalen eraldaketa dira, kudeaketa adimentsua eta iraunkorra sustatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun