Antolatzaileek TTIPI-TTAPAri kontatu diotenez, giro ederra izan zen saioan eta 50 bat lagun elkartu ziren saioa aditzeko. Miel Mari Elosegi Luze leitzarrak, Onintza Enbeitak, Millan Telleriak, Maddi Ane Txoperena lesakarrak, Iñaki Zelaiak eta Amaia Iturriotzek kantatu zuten.
Ostiral honetan, hilaren 5ean jokatuko dute azken kanporaketa Goizuetako Umore Ona elkartean. Bertan kantuan ariko dira Arrate Illaro, Agin Laburu, Ekhiñe Zapiain beratarra, Diego Riaño leitzarra, Maialen Akizu eta Eneko Araiztegi Korta. Sarrerak Goizuetako Amaia kafetegian eta estankoan eros daitezke. Aurreko saioetan bezala, 25 eurotan izanen dira.
Finala, Leitzan jokatuko dute maiatzaren 19an, Torrean. Afarirako sarrerak dagoeneko eskuragarri daude. Sarrerak lortzeko 617 26 93 22 zenbakira idatzi edo deitu daiteke. Finalerako Etxahun Lekue, Aratz Igartzabal Potto, Onintza Enbeita eta Millan Telleria sailkatu dira oraingoz. Ostiralean jakinen da beste zein bi bertsolarik kantatuko duten finalean.