Espainiako trial kopako hirugarren proba jokatu zen igandean Cartagenan. Lesaka Trial taldeko Uxuri Portu eta Xabier Valverde bertan izan ziren eta emaitza onak lortu zituzten.
Uxuri Portuk erorketa izan zuen, baina halere bigarren postua lortu zuen, 9 eta 12 urte bitarteko nesken kategorian. Sailkapen orokorrean ere bigarren da eta larunbat honetan, maiatzak 6, izanen du azkeneko aukera Espainiako Kopa irabazteko, Bejarren (Salamanca) eginen den proban.
Xabier Valverde mutikoen kadete mailan aritu zen eta seigarren postu ona lortu zuen.