Artilea biltzeko kanpainarekin hasi dira Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 3a, 11:30
Argazkia: Maxixatzen

Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak aste honetan zabaldu du artilea biltzeko kanpaina. Hemendik aitzinera astegunez egunero irekiko dute, baita larunbat batzuetan ere. Zerbitzua debaldekoa izanen da.

Alkaiagako industrialdean dagoen Garbigunean bilduko dute artilea Bortzirietan.

  • Astelehenetan eta ortzegunetan 12:00etatik 19:00etara.
  • Asteartetan, asteazkenetan eta ortziraletan 12:00etatik 15:00etara.
  • Maiatzaren 27an, ekainaren 24an eta uztailaren 29an (larunbatak) 09:00etatik 13:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun