Jende aunitz bildu da Berako Azienda Ferian

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 3a, 09:00

Larunbatean egin zuten Beran Berako Azienda feria.  Toki Ona institutuko patioan paratu zituzten abeltzainek beren aziendak, eta horiez gain eskulangileen postuak eta lanerako makineria ikusteko aukera ere izan zuten bertaratutakoek. Jende aunitz bertaratu zen, eta giro ederra izan zuten bai goizean eta bai eguerdian. Abeltzainen bazkariarekin bukatu zen besta. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun