Eñaut Arburua lesakarrak zilarrezko domina lortu du Gipuzkoako atletismo txapelketan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 2a, 14:30

Eñaut Arburua bigarren, Asier Elkoroiribe txapeldun eta Jon Andiano hirugarren, podiumean.

Bigarren postua eskuratu du 220 metro hesiduneko proban, infantil mailan

Irungo Bidasoa Atletico taldean ari den Eñaut Arburua Portu atleta lesakarrak marka ederra egin du apirilaren 29an Donostiako Miniestadioan jokatutako Gipuzkoako atletismo txapelketan. Infantil mailako 220 metro hesiduneko finalean bigarren izan zen, 30 segundo eta 97 zentesimako denborarekin.

Honela, zilarrezko domina lortu du, irabazle izan zen Real Sociedad taldeko Asier Elkoroiriberen gibeletik eta Jon Andiano taldekidearen aitzinetik. Eñaut Arburuak 80 metroko proban ere parte hartu zuen, baina finalaurrekoetan min hartu eta ez zuen finalean sartzerik izan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun