Felix Errandonea memorialaren 45. edizioa jokatuko dute Beran igandean

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 2a, 15:00

Junior mailako txirrindulariei zuzendutako Felix Errandonea Memorialaren 45. edizioa antolatu du Gure Txokoa elkarteak Berako Udalaren laguntzarekin maiatzaren 7rako.

Igande goizeko 11etan abiatuko dira txirrindulariak Iamotenetik eta 70 kilometroko ibilbidea osatuko dute.

Ondorengo ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek: Bera, Zalain, Alkaiaga, Bera, Zalain, Alkaiaga, Berrizaun, Bera, Zalain, Alkaiaga, Berrizaun, Bera, Zalain, Alkaiaga, Bera, Garaitarreta, Bera, Zalain, Alkaiaga, Bera, Garaitarreta, Bera, Zalain, Alkaiaga eta Beran, Eztegarako helmuga. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun