'Bar Gloria' liburuaz solasaldi ederra izan dute Arantzan Nerea Ibarzabalekin

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 28a, 14:00

Bertzeak bertze, euskaraz leitzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzeko eta herritarren euskarazko kultur kontsumoa indartzeko Literatura Geraldiak antolatu dituzte aurten ere Nafarroako ipar-mendebaldeko udalen euskara zerbitzuek. Horren barrenean, atzo Nerea Ibarzabal Arantzan izan zen eta Bar Gloria liburua aurkeztu zuen liburutegian. Argazkiak: Leire Mitxelena.

Hamabortz bat lagun elkartu ziren, eta bildutakoak kontent gelditu ziren. Txokolateaz eta bizkotxoaz lagunduta solasaldi ederra egin zuten eta hitzordua bertso eder batekin borobildu zuen Ibarzabalek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun