Osasun zerbitzu duinen aldeko elkarretaratzea egin dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 28a, 07:00

Osasun zerbitzu duinaren alde elkarretaratzea egin zuten ortzegun arratsaldean Lesakako plazan.

Bortzizietan osasun zerbitzu duinak izatearen alde mobilizatzen segitzen dute eta apirilaren 27an, ortzegun arratsaldean elkarreratzea egin zuten Lesakako Plaza Zaharrean. Eskualdeak bizi duen osasun arretaren inguruko arazo larria salatu zuten bertze behin eta mobilizatzen segituko dutela azpimarratu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun