Ez da Bortzirietan osasun zerbitzu duina eske karrikara aterako diren lehen aldia. Urtarrilean herriz herri bildu ziren eta otsailean Lesakan elkartu ziren «kalitatezko osasun zerbitzu duina» eskatzeko.
Bi eskaera egin zituzten orduan: osasun arloko profesional gehiago jartzea, zerbitzu duin bat jaso ahal izateko eta osasun azpiegiturak hobetzea eta egokitzea, behar diren zerbitzuak eman ahal izateko. «Horretarako beharrezkoa da Lesakako Osasun zentroa handitzeko plana behingoan garatzea, dauden zerbitzuak emateko nahiz berriak ekartzeko».