Lesaka trial taldeko txirrindulariek Espainiako kopako bigarren proban parte hartu dute igandean

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 26a, 12:00
Uxuri Portu bigarren izan zen Cambrilsen eta Espainiako trial kopako lidergoa galdu zuen. Igande honetan izanen du berreskuratzeko aukera Kartagenan.

Uxuri Portu bigarren izan zen Cambrilsen, 9-12 urteko nesketan eta Xabier Valverde hamargarren kadete mailan

Apirilaren 23an jokatu zen Cambrilsen Espainiako trial kopako bigarren proba. Katalunia aldera hurbildu ziren Lesaka trialeko bi txirrindulari gazteak, Uxuri Portu eta Xabier Valverde.

Portu nesken bederatzi eta hamabi urteko lider gisara joan zen, lehen proba irabazi ondotik, baina Cambrilsen ez zuen bere egunik onena izan eta bigarren sailkatu zen. Cambrilseko espigoian aritu ziren, zonalde hagitz fisikoetan. Lidergoa galdu zuen Portuk eta orain bigarren dago, liderraren puntuazio berdinarekin, bi proba falta direnean.

Hain zuzen, igande honetan, apirilaren 30ean, Kartagenan izanen dute hirugarren proba eta lidergoa berreskuratzen saiatuko da Uxuri Portu.

Xabier Valverde, Cambrilseko igandeko proban.

Xabier Valverde, berriz, kadete mailan aritu zen eta hamargarren postua lortu zuen.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun