Azienda feria eginen dute larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 26a, 13:00

Berako abeltzainek, Berako Udalaren laguntzarekin antolatu dute feria Toki Ona institutuko patioan eta Mukixu zubiarean inguruan.

Goizean goiz hasi eta 14:00ak bitartean, Berako eta eskualdeko hainbat abeltzainen aziendak ikusteko aukera egonen da azokan: behiak, zaldiak, behorrak, pottokak, ahuntzak, ardiak... Horrez gain, bertako ekoizleek beren produktuak salduko dituzte, eguraldi ona bada Mukixu zubiaren inguruan, eta txarra bada Toki Ona institutuko estalpean. 

Azokaren ondotik, parte  hartzaileek bazkaria eginen dute Ricardo Baroja eskolako jangelan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun