Iker Iriarte eta Pablo Dendaluzeren Auzolangiltza dokumentaleko grabaketan parte hartu zuten Etxalarko Urritzokieta auzoko bizilagunek apirilaren 22an. Gaur egungo hiru auzolan eredu erakutsi nahi ditu dokumental honek eta Etxalarren gaur egiten den auzolan tradizionala grabatu zuten: bideak garbitu, adarrak kendu, eroritako arbolak baztertu… Dokumentala ekainaren 15ean aurkeztuko dute Tolosan. Argazkiak: Iker Iriarte eta Ainhoa Berrueta
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.