Xabier Etxarte Mikelestorena izanen da Etxalarko Herri Taldearen zerrendaburua

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 27a, 13:00

Herri Taldeko zazpi hautagaiak eta ordezko hiruak. Xabier Etxarte beheko lerroan ezkerretik bigarrena.

Orain zinegotzia den Xabier Etxarte Mikelestorena izanen da Herri Taldearen zerrendaburua eta 30 urtez alkate izan den Miguel Mari Irigoien Sanzberrok itxiko du zerrenda. Azkeneko agintaldi honetan Etxalarko udalean dauden 7 zinegotzietatik 5 Herri Taldekoak dira eta bi EH Bildukoak. Ikusi hemen 2019ko emaitzak.

Hauek dira udal taldea osatuko duten herritarrak:

  1. Xabier Etxarte Mikelestorena
  2. Leire Olagarai Goienetxe
  3. Xabier Leiza Martikorena
  4. Garazi Remon Ibarra
  5. Mikel Goienetxe Pikabea
  6. Garbiñe Maia Mikelestorena
  7. Miguel Mari Irigoien Sanzberro

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun