Sarrerak 6 eurotan salgai dauden Lesakako udalaren webgunean eta Harriondoan bertan ere eskuratzeko modua izanen da ortzegunean.
Nafarroako Orkestra Sinfonikoak kontzertua emanen du apirilaren 27an, ortzegunean 19:30ean hasita Harriondoa kultur etxean. Zehazki, Wolfang Amadeus Mozart konpositore ezagunaren lehenbiziko eta berrogeigarren sinfonietako zenbait atal joko dituzte, Cibran Sierra concertino-zuzendariaren zuzendaritzapean.
Sarrerak 6 eurotan salgai dauden Lesakako udalaren webgunean eta Harriondoan bertan ere eskuratzeko modua izanen da ortzegunean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.