Lan Gaua kontrabandisten ibilaldi gidatua jendetsua izan da aurten

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 24a, 14:00

105 lagunek parte hartu zuten Etxalarren larunbatean eta Xanti Elizagoien omendu zuten

 

Bidasoko kontrabandistak antolatuta eta Baztan Bidasoa Turismoa Elkarteak eta Etxalarko Bentak lagunduta, apirilaren 22an Lan Gaua kontrabandisten ibilaldi gidatua egin zen. Larunbatean 20:30ean abiatu zen ibilaldia Etxalarko Bentatik eta Mizpira Lepo, Meaka, Etxalar eta Santakrutz ermita pasa ondotik, izena emandako 105 ibiltariek berriz ere Etxalarko Bentan bukatu zuten gauerdi inguruan. Ibilbidea hasi baino lehen, Etxalarko Bentan omenaldia egin zitzaion Xanti Elizagoien etxalartarrari, hainbertze urtez kontrabandista izandakoari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun