Bi ordu pasatxo iraun zituen solasaldian, hainbat kontuz mintzatu zen Sarrionaindia: gazte garaiko egoera soziopolitikoaz, euskaren kontzientzia hartzeaz eta ondotik egindako alfabetatzeaz, unibertsitate garaiaz, Pott bandaz, literaturan egindako bere lehen urratsez, literaturak izandako garapenaz... Jendeak ere ausarki parte hartu zuen eta ekarpen interesgarriak egin zituzten.