Lesakako Beti Gazte elkarteak Iruñera txangoa eta egun-pasa antolatu du apirilaren 27an, ortzegunean. Bazkideek 25 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 30 euro. Prezioaren barrenean daude autobusa, bazkaria eta bisita gidatua.
Apuntatzeko azken eguna apirilaren 24a, astelehenea izanen da eta horretarako 610 89 38 04 telefonora deitu behar da (Marisol).
Autobusa apirilaren 27an, ortzegunean 08:45ean pasatuko da Berako Euskaldunatik eta 09:00etan Lesakako su-hiltzaileetatik. 19:00etan itzuliko da Iruñetik.