Saioaren helburuen artean hauek nabarmentzen dira: emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu judizialetan sortzen diren gatazken eta ondorioen inguruko ezagutza barneratzea; prozesua hasi baino lehen kontutan hartu behar diren elementuak ezagutzea (erasoa pairatu duen pertsonaren egoera pertsonal eta soziala, bere beharrak eta nahiak, etab.); prozesu judiziala ahalik eta efektiboena izan dadin, erasoa ematen denean, froga bilketa eta salaketa jartzea nola egin behar den ikastea; prozesuaren momentu desberdinetan egin daitezkeen esku hartzeak ezagutzea (txostenak, arriskuaren ebaluazioak, eta abar.); eta mugimendu feminista bertze eragile publikoekin saretzea eta hauen arteko koordinazioa bermatzea eta indartzea.
Erran bezala, saioa apirilaren 27an izanen da Etxalarko Pello Apezetxea Kultur Etxean, 17:30ean hasita. Izena emateko berdintasuna@bortziriakberd.eus edo berdintasuna@baztan.eus helbideetara idatzi behar da.