Udal hauteskunde eguna hurbiltzen ari da eta Lesakako EH Bilduk zerrenda herritarrei aurkeztuko die apirilaren 23an, Igandean 12:30ean Arretxeko plazan. Ekitaldiaz gain, argazki herrikoia aterako dute, «taldeari babesa eskaini eta zinegotzi talde bat baino gehiago garela erakusteko» eta luntxa izanen da.